Egun baliogabeak epe zenbaketan
Tramite batek epe zenbaketa egun baliodunetan ezartzen duenean, larunbat eta igandez gain Gipuzkoako Lurralde Historikoko eta erakunde honen egutegi ofizialeko jaiegunak ere baliogabe bezala kontatuko dute. 2024 urte honetarako egun baliogabeak (larunbat eta igandez gain) hauexek dira:
- Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
- Urtarrilaren 6a, Jaunaren epifania
- Martxoaren 28a Ostegun santua
- Martxoaren 29a, Ostiral santua
- Apirilaren 1a, Pazko astelehena
- Maiatzaren 1a, Langileen eguna
- Uztailaren 1a, San Martzial eguna
- Uztailaren 25a, Santiago Apostolua
- Uztailaren 31a, Loiolako San Ignacio eguna
- Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren jasokundea
- Urriaren 12a, Jai nazionala
- Azaroaren 1a, Santu Guztien eguna
- Abenduaren 6a, Konstituzioaren eguna
- Abenduaren 25a, Eguberri eguna
Aurkezpen bat egun baliogabe batean egiten bada, aurkezpen hori hurrengo egun baliodunaren lehen orduan egin dela ulertuko da, non eta arau batek ez duen berariaz onartzen bidalitakoa egun baligabe batean jasotzea.