Administrazio publikoetako elkarreragingarritasun-sistema orokorraren xedea administrazioen arteko datu-trukaketa erraztea da, herritarrek paperezko ziurtagiririk aurkeztu beharrik izan ez dezaten.
Herritarrek zerbitzu publikoak baliabide elektronikoen bitartez erabiltzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak ezarri du herritarrek eskubidea dutela herri administrazioek badituzten datuak eta agiriak ez emateko. Eskubide hori bermatu nahirik, Irungo Udalak hainbat hitzarmen formalizatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin datuen transmisiorako eta azken kasu honetan gainera, Estatuko Administrazio Orokorrarekin datu-bitartekotzarako.
Administrazio-prozedurak izapidetzeko orduan, elkarreragingarritasun-zerbitzu horiek administrazio publikoei aukera emango diete herritarrei, enpresei eta erakundeei eskatzen zaizkien datuak eta ziurtagiriak elkartrukatzeko. Horrela, herritarrek ez dute ziurtagiriak paperean aurkeztu beharrik izango eta, aldi berean, administrazio-prozeduraren legezko berme guztiak eta datuen babesa bermatzen dira.
Momentu honetan hainbat elkarreragingarritasun-zerbitzu daude erabilgarri, bai EAEko beste administrazio batzuekin, bai Estatuko Administrazio Orokorrarekin, eta pixkanaka zerbitzu gehiago gehituko zaizkio elkarreragingarritasun-zerbitzu orokorrari.
Irungo Udalaren kasu zehatzean, beste administrazioekin sinatutako elkarreragingarritasun-hitzarmenen lege-esparruaren barruan, administrazio horiei ondorengo elkarreragingarritasun zerbitzuak eskeintzen die:
|
IZENA |
DATU-ITURRIA |
EGOERA |
|
1-Egungo Banakako Erroldaren datuen kontsulta |
Irungo Biztanleen Udal Errolda |
Abian dago |
|
2-Egungo Etxeko Erroldaren datuen
kontsulta |
Irungo Biztanleen Udal Errolda |
Abian dago |
|
3- Etxeko Errolda Historikoko Erroldaren
datuen kontsulta |
Irungo Biztanleen Udal Errolda |
Abian dago |
|
4- Etxeko Erroldaren datuen kontsulta
Lanbide-k DBE kudeatzeko |
Irungo Biztanleen Udal Errolda |
Garapenean |