
“sac.irun.org" izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Irungo Udalak dauzka.
Irungo Udalak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.
Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Irungo Udalak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.
Irungo Udalak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.
Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Irungo Udalaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.
Irungo Udalak izapidetza elektroniko eta informazio pertsonaleko “sac.irun.org” atariaren bidez eskaintzen dituen zerbitzu guztietan Administrazio Elektronikoa arautzen duen Udal Ordenantzak xedatzen duena aplikatzen da