IRAGARKI TAULA DIGITALA

Iragarki- eta ediktu-Taula DIGITAL honek orain arte Udaletxearen arkupean zegoen Taula ordezkatzen du. Bertan Irungo Udaleko Iragarki Taulan argitaratu behar diren ediktu eta iragarki guztiak kontsultatu ahalko dituzu legezko xedapenen edo arauen arabera, bai Udalarenak berarenak bai beste erakunde publikoek bidaliak.

 

Beste erakunde publiko batzuk

Arau juridiko edo ebazpen judizial bat betetzeko Irungo Udalaren Iragarkien eta Ediktuen Taula Elektronikoan iragarki bat edo ediktu bat argitaratu beharra daukaten Erakunde Publikoek, gure Egoitza Elektronikoaren bitartez eskatu ahal izango dute.